XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Puntu kardinalak Puntu kardinalak lau dira: Iparra (I), Hegoa (H), Ekialdea (E), Mendebaldea (M).

Iparra eta Hegoa alderantzizko puntuak dira.

Ekialdea eta Mendebaldea ere alderantzizkoak dira.

Bi puntu kardinalen artean bitarteko puntuak daude: Ipar-Ekialdea (IE).

Hego-Ekialdea (HE), Hego-Mendebaldea (HM) eta Ipar-Mendebaldea (IM).

Puntu kardinalek lur-gainean orientatzen gaituzte.

Orientatzen jakitea oso garrantzizkoa da.

Itsaso zabalean dabiltzan marinelek, portura itzultzeko, orientatu beharra dute.

Hegazkilariek ere orientatu beharra dute, norabide egokiari jarraitzeko.

Norbaitek, galtzen denean, bere bidea aurki dezake, puntu kardinalak non dauden jakinez gero.

Puntu kardinalek mapa-gainean orientatzen gaituzte.

Toki bat mapan non dagoen adierazteko, puntu kardinalak erabiltzen ditugu.

Iparra maparen goialdean dago.

Hegoa behealdean dago.

Ekialdea eskuinetara dago eta Mendebaldea ezkerretara.